Herriko merkataritza dinamizatu eta bultzatzeko asmoz, Goskoak eta Gorlizko Udalak dekorazio lehiaketa hau antolatzen dute. Gorlizko erakusleihoak, balkoiak eta leihoak apaindu ahal izango dira Elexalden, Uresaransen, San Jose auzoan, Gandiasen, Andra Marin, Gusurmendin eta Mastietan. 18 urtetik gorakoek eta adingabeek parte hartu ahal izango dute, heldu batek lagunduta. Lehiaketan parte hartzeko goskoa@gmail.com helbidera informazio hau bidali:
- Izena
- Telefonoa
- Dekorazioaren argazkia
- Apaindu den helbidea
- Dekorazioaren izenburua
Izena emateko azken eguna 2023ko abenduaren 20a da. Epaimahai profesionala eta herri-epaimahaia egongo dira. Herri-bozketa esteka baten bidez egingo da. Esteka hori hainbat hedabidetan, sare sozialetan, karteletan… argitaratuko dugu.
Pertsona bakoitzeko boto bakarra onartuko da eta bozketan parte hartzen duten guztien artean urdaiazpiko bat zozketatuko da. 300€-ko 6 SARI Gorlizko denda eta establezimenduetan kontsumitu eta gastatzeko bonoetan. Kategoriak:
- 2 sari erakusleiho onenari.
- 2 sari balkoi onenari.
- 2 sari leiho onenari
Kategoria bakoitzerako sari bat epaimahai profesionalak erabakitzen du eta beste bat herri-epaimahaiak. 6 sariez gain, sari gehiago banatuko dira parte hartu duten pertsona guztien artean. Sari banaketa 2024ko urtarrilaren 13an, larunbata, izango da, 19: 00etan, Gorlizko pilotalekuan. Egun horretan, urdaiazpikoa zozketatuko da telefono-deiaren bidez; erantzunik izan ezean, beste telefono-zenbaki bat aterako da urdaiazpikoa entregatu arte. Antolakuntzak beretzat gordetzen du egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea.
GORLIZ MUNDUKO HERRIRIK POLITENA IZATEA NAHI DUGU!
ANIMATU PARTE HARTZERA